Segurtasun Sailak zabaldu duenez, atzo, zapatuan, goizaldeko 05:00ak aldera, Erandioko diskoteka batetik deitu zuten Ertzaintzara, diskoteka barruan gizonezko batek jasan zuen erasoaren berri emateko. Ertzainak lokalera iritsi zirenean, biktimari odola zerion aurpegian zuen zauritik. Aurretik, beste gizonezko batek kristalezko edalontzi batez jo zuen. Poliziek ustezko erasotzailea inguruan aurkitu zuten. Zaurituak ebaki sakon bat zuen, begi azpian, eta beste hainbat zauri txiki aurpegi osoan. Horren ondorioz, Gurutzetako ospitalera eroan behar izan zuten, zauriak sendatzera. Ustezko erasotzailea 18 urteko gizonezkoa da, delitu-aurrekariak ditu eta eraso eginda lesioak eragitea leporatuta atxilotu zuten. Behin izapideak amaitutakoan, arrastatua epailearen aurrera eroan zuten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!