Herri-martxa antolatu dute Erandioko kiroldegietako grebalariek

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 2a, 15:47

Bi Sporteko langileek iazko udagoienean egindako mobiizazioa.

Erandio eta Astrabuduko kiroldegietako Bi Sport enpresako langileek greba mugagabeko ehun egun bete zituzten joan den otsailaren 16an; enpresarekiko negoziazioak etenda daude. Herritarrak deitu dituzte elkartasunezko martxa batean parte hartzera bihar, martxoaren 3an, Astrabudutik Bilbora.

Greban dauden langileek ohar batean adierazi dutenez, jakitun dira euren borrokak kiroldegietako erabiltzaileei egiten dien kalteez, "eta sentitzen dugu".

Adierazi dutenez, momentu honetan negoziazioak etenda daude, enpresaren ordezkariek ez dutelako ELAko aholkulariakaz batzartu gura. "Egoera ez da erraza inorentzat baina beste aukerarik ez dugu ikusi enpresagaz gure baldintzez berba egin ahal izateko".

Erabiltzaileen eta herritar denen elkartasuna jasotzeko martxara deitu dute bihar, martxoaren 3an, Astrabuduko Josu Murueta plazatik Bilboko Areatzaraino, goizeko 10:00etan hasita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun