Jado ikastetxeko langileak kalera atera dira

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 7a, 18:54

Jadoko langileen elkarretaratzea. © LAB

Erandioko Jado ikastetxeko irakasle eta beharginak Altzagako metro-geltokiaren zabalgunean elkarretaratu ziren joan den astelehenean, lan-hitzarmen berri bat aldarrikatzeko.

LAB sindikatuak zabaldu duenez, gizarte-ekimeneko ikastetxeetako langileek borrokan segitzen dute, hilaren 20an egingo duten grebaren atarian. Egindako mobilizazioan, Erandioko zentroko beharginek "benetako negoziazioaren alde" agertu ziren, lan hitzarmen berri baten bidean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun