Larrialdi zerbitzuek 08:40 aldera jaso dute abisua, eta suhiltzaileek atera dute gorpua Axpeko kaira, Eitb.eus-ek zabaldu duenez. Geroxeago, medikuak aztertu du gorpua, eta heriotza baieztatu. Momentuz ez da informazio gehiagorik zabaldu. Ertzaintza ikertzen dabil zendutako andrea nor den eta heriotza zer dela eta gertatu den.