Eukene Arana legebiltzarkideak berbaldia emango du Astrabuduan

Iker Rincon Moreno 2018ko mar. 10a, 10:00

Eukene Arana, artxiboko irudian. © ELKARREKIN PODEMOS

Eukene Arana Varas Elkarrekin Podemos hautagaitzako legebiltzarkidea Astrabuduan izango da datorren martxoaren 12an, astelehena. Kafe baten inguruan, berbaldia eskainiko du 18:30etik aurrera, Erandioko Ahal Dugu alderdiaren egoitzan, Lurberri kaleko 2. atarian.

Barakaldarrak Eusko Legebiltzarrean egiten duen lana ezagutaraziko du Arana honako batzorde hauetan dabil: Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean, EITBren Kontrol Batzordean eta Gastu Bereiziak Kontrolatzeko Batzordean. Gainera, idazkaria da Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean. Bestalde, Lan eta Justizia Batzordean ere jardun zuen 2016ko abendutik 2017ko irailera, baina geroztik aurrera Edurne García Larrimbek ordezkatu zuen.

Aranak 46 urte ditu eta feministatzat aurkezten du bere burua. Izan ere, ia 30 urte eman ditu mugimendu feministan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun