Erandioko GED herri-plataformak gogorarazi duenez, Gure Esku Dagok Donostia, Bilbo eta Gasteiz lurraldeburuak lotuko ditu jende-kate batez datorren ekainaren 10ean. Mobilizazioaren helburua erabakitzeko eskubidearen alde agertzea izango da, "eman eskua etorkiZUnari" goiburupean. Bestalde, herritarren itun bat sortzeari ekin zion eragileak joan den urteko data berean.
