Ez da lehenengo aldia klubak futbolean jokatu gura duten emakumezkoei alfonbra gorria ipini dienik. Joan den apirilaren 17an ere horrela egin zuten, eta maiatzaren 31rako hirugarren kirol-batzar bat aurreikusi du emakumezkoen futbol-klubak. Maiatzeko saio bietan, 17:30etik 19:00etara izango dira entrenamenduak. "Etorri eta probatu, baietz gustatu!" bota dute amua Betikokoek. Argibide gehiago gura izanez gero, 676 905 334 telefonora jo daiteke.