Maiatzaren Lehenean lan-eskubideen gaineko zalantzak argituko dituzte Astrabuduan

Iker Rincon Moreno 2018ko api. 30a, 17:36

Hainbat militante eta jarraitzaile sozialista Astrabuduan, artxiboko irudian. CCBYSA HODEI TORRES - HIRUKA

Bihar, Maiatzaren Lehenean, Astrabuduko PSE-EEko kideek lan-eskubideen gaineko informazioa zabalduko dute Josu Murueta plazan, goizeko 09:30etik 10:30era.

Bertako sozialistek iragarri dutenez, Langileen Nazioarteko Egunaren ekimena gosari batez osatuko dute, Bilboko manifestaziora jo aurretik. Edozein pertsona pasa daiteke plazatik bere zalantzak argitzeko.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun