EH Bilduren autogobernu-proposamena aurkeztuko dute bihar Erandion

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 7a, 15:04

Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkide ondarrutarra, 2016ko irailean. CC-BY-NC-ND LEA ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA

Unai Urruzuno hizlari izango da bihar Erandion. Urruzuno EH Bilduren bozeramailea da Eusko Legebiltzarrean.

Ondarrutarrak aurkeztuko du jendaurrean autogobernurako koalizioak daukan proposamena, alegia, Eusko Legebiltzarreko Autogobernu-lantaldea eztabaidatzen dabilen ponentzian aurkeztuko dutena. Altzagako hitzordua 19:00etan ipini dute, Erandioko udaletxearen beheko solairuan.

Ekimeneko kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun