Ekitaldiaren kartela
Ongi Etorri Errefuxiatuak (OEE) plataforma aurkeztuko dute bihar Erandioko merkatu zaharrean, 19:00etan. Luisa Menéndez Aguirre, OEE plataformaren aktibista, eta Andoni Louzao, militante ekologista eta OEE plataformaren kidea, izango dira ekitaldiko hizlariak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!