Udal-arduradunek baieztatu dute daborduko hasi direla kanpaina prestatzen eta nobedadeak izango direla. Parte-hartze Sailetik mantendu dute modeloak eboluzionatu behar zuela denboragaz, "akatsetatik ikasten eta emaitza hobeak eman dituzten faktoreak indartzen". Hala, aurten garrantzi berezia eman gura diote faktore pedagogikoari. Horregatik, ekainean ikus-entzunezko materialak zabalduko dituzte udal-wegbunean eta sare sozialetan, herritarrei azaltzeko zer diren udal-aurrekontuak eta argitzeko euren parte-hartzearen gaineko kontzeptuak. Gainera, ekainean bertan, webgunean gune berri bat bat zabalduko dute, erandioztarrek udal-aurrekontuen eta onartzeko prozesuaren inguruko zalantzak galdetu ahal izan dezaten. Gune horretatik bertatik ahaleginduko dira zalantza horiek erantzuten.
Bestalde, egunotan prestatzen dabiltza hainbat tailer pedagogiko berezituak, kanpoaldeko auzoetarako eta zenbait arlo sozialetarako. Tailer horiek ekainean hasiko dira eta aurrekontu parte-hartzaileen kanpainatik harago luzatuko dira.
Udatik bueltan, irailean, egingo da datorren urteari begirako aurrekontuen kanpaina, auzokideen iradokizunak jasotzeko. Webguneko inkestaz gainera, Udalak indartuko presentzia kalean, karpa eta postontzien bidez. Asmoa da "inor ez geratzea prozesu horretan parte hartzeko aukera barik". Udalaren ustean, ekimena "urtez urte finkatzen doa".