Maite Pérez Gizarte Ekintza Sailaren zinegotziak adierazi duenez, "emandako tailer denetik bi ikastaro falta dira oraindino, eta besteak bezain garrantzitsuak dira. Erandioko auzo guztiei gura diegu gonbidatu parte hartzera".
Bihar, martitzenean, egingo da "Prevención de caídas y riesgos en el hogar" (erortze-prebentzioa eta arriskuak etxean) tailerra, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko areto urdinean. Hurrengo tailerra berbaldi informatiboa izango da: "Procesos de herenecias, incapacitación y testamento vital" (herentzia-prozesuak, ezgaiketa eta bizi-testamentua). Ikastaro hori saio bitan egingo da; lehenengoa, ekainaren 5ean, Astrabuduko Josu Muruetako areto urdinean; eta bigarrena, ekainaren 7an, Altzagako Bekoa ikastetxean, Behargintzako bulegoan. Ikastaro biak 16:30etik 18:00etara bitartean izango dira.