Ekimena Uribe Kostara datorren lehen aldia izan da, aurreko 26 edizioak Bilbon eta Basaurin egin dira eta, Gaixotasun Kardiobaskularren Ikerkuntza eta Irakaskuntzarako Fundazioa antolatuta.
Bizimodu osasungarria egitearen garrantziaz ohartarazteagaz batera, gura izan duten herritarrei euren arrisku kardiobaskularra ezagutzeko doako kontsultak eskaini dizkiete. Hain zuzen ere, gorputz-masaren indizea, arteria-presioa eta kolesterola neurtu dizkiete. Tartangako Institutuko ikasleak ibili dira zeregin horretan, mediku baten gidaritzapean.