Erandioko gazte asanbladako kideek adierazi dutenez, "zapalketa guztiak aztertzea eta deseraikitzea ezinbestekoa da jendarte parekide eta justu bat sortzeko. Honi aurre egiteko dugun erreminta Feminismoa da. Horregatik, Feminismoa lantzeko lehen tailer misto honetan parte hartzeko gonbidapena zabaltzen dizuegu".