Lehiaketan parte hartuko duten tabernek 300, 200 eta 100 euroko sariak irabazi ahal izango dituzte. Sari horiek hiru profesionalek osatutako epaimahai tekniko batek emango ditu. Bestalde, herri-epaimahaiak 300 euroko saria banatuko du.
Herri-epaimahaian parte hartuko dutenen artean hiru sari zozkatuko dituzte. Zehazki, ehun euroko erosketa-bonuak izango dira, Erandioko establezimenduetan trukatzeko.
Lehiaketan parte hartuko duten lokaletan kartilla batzuk utziko dituzte. Horietan agertuko dira tabernak eta pintxoak. Parte-hartzaile bakoitzak pintxoko pegatina bat eman beharko die epaimahaiko kideei. Kartilla bakoitzak sei pegatina eduki behar ditu, bi auzoetako tabernetakoak, eta lokaletan ipiniko diren kutxetan bota beharko dira zozketan parte hartzeko.
Ekainaren 20an iragarriko dituzte epaia eta zozketaren emaitzak, Erandioko Udaleko HAPO aretoan, 10:00etan. Udaleko sare sozialen bitartez ere argitaratuko dira emaitzak, eta prentsaurreko bat antolatuko dute.