Gaur goizean, 06:00ak inguruan, lau gazte BI-711 errepidearen bazterretik oinez zihoazela, Axpeko gasolindegiaren inguruan eta Getxorako noranzkoan, auto batek gazte horietako bat harrapatu eta ihes egin du. Zauritua, 26 urteko gizonezko bilbotarra, Gurutzetako ospitalera eroan dute, eta bertan geratu da ospitaleratuta.