Diegok eta Castañok 9 eta 11 metroko luzeradun hormetan egin dute behar, biak hiru metroko altuerakoak. Margotutako irudiak hautatu zituen Udalak, aurretik. Horretarako baliatu zituen hilerritik bertatik hartutako irudiak, zuri-beltzez.
Hala, daborduko auzokideek goza dezakete zaharberritutako ingurune horretaz, antzinako Erandiori erreferentzia egin dioten irudi horiekaz. Gune "atseginagoa" lortu delakoan dago Udala, "erandioztar nagusienak ezagutzen dituzten irudi eta oroipenak berreskuratzean".