Athletic Herriz Herri hiru eta zortzi urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako jolas-ekintzak eta bitartekoak dira: jolasteko gunea, giza futbolina, txiki-gunea, aurpegiak margotzeko gunea, iturri- eta marrazki-tailerra, argazki-gunea eta baloi adimendunagaz punteria lantzeko jolasak, jai-giroan, musikak eta aurkezle batek girotuta.
Ekimenaren helburua ondo pasatzeko jolas-eremua sortzea da, futbola jolas gisa azpimarratuko duena, alderdi profesionala alde batera utzita. Modu berean, jarduera bakoitzean kirolaren eta bereziki Athleticen balioak presente egongo dira, hala nola, "adiskidetasuna, lankidetza, ahaleginaren kultura edo desberdina denarekiko errespetua", klubak azaldu duenez. Hurrengo herriak eta datak bere garaian jakinaraziko dira, hurbildu ahala. Parte hartzea irekita dago eta doakoa da bertaratuko direnentzat.