Udako jaiak 2018

Erandioko lehenak, Goierriko San Kristobal jaiak!

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 6a, 11:13

Zapatuan Trikizio taldeak girotuko du gaua. © TRIKIZIO

Urtero legez, uztaila hasi bezain laster, umeek abiaraziko dituzte Erandioko sankristobalak. Uztailaren 6tik 10era bitartean, Madalena auzoko San Kristobal gurtzen duen baselizaren inguruetan ibiliko dira jai-giroan goierritarrak eta hurreratuko diren gainerako erandioztarrak zein kanpokoak. Ohi den legez, ez dira faltako sokatira-txapelketa, asto-probak eta musika-emanaldiak, besteak beste.

Uztailak 6, barikua

  • 18:30     Suziria botatzea.
  • 18:30     Umeen igoera Iberretik San Kristobalera.
  • 19:00     XIII. Txinbera-lehiaketa, Jagoba Bilbaoren omenez.
  • 00:00     Disko-festa.  

Uztailak 7, zapatua

  • 17:30    Lurgaineko Euskadiko Sokatira Lehiaketa (560 kg).
  • 17:30-21:30 Puzgarri erraldoiak eta umeentzako bits-festa.
  • 20:00     Doako saiheski-jana, Goiherriko sokatira-taldearen eta jai-batzordearen ekimenez.
  • 23:00     Gaupasa, Trikizio taldeagaz.
  • 02:00     Bingo-lehiaketa.
  • 02:30     Disko-festa, DJ Markelinen eskumenez.

Uztailak 8, domeka

  • 12:30     Eliza-ospakizunak.
  • 13:00     Dantza-erakustaldiak, Goialde taldearen eskumenez.
  • 18:00     Olgetan Solas, familien arteko kirol-saioak eta jolasak, besteak beste.
  • 18:30     Asto-probak.
  • 21:00     Jaien amaiera.  

Uztailak 10, martitzena

  • 12:30     Meza.
  • 13:00     Hamaiketakoa, auzoko nagusientzat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun