Udako jaiak 2018

Goierritik Asuara egingo dute salto jaiek!

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 12a, 11:48
Sankristobalen ostean, festak Goierritik Asuara jauzi egingo du Erandion.

Asuakoek gogoz ekingo diete uztailaren 13tik 15era izango diren jaiei. Suziriaren eztanda entzun bezain laster, zapia jantzita festa giroan murgilduko dira, horretarako hamaika aukera izango dute eta!

Uztailak 13, barikua

  • 19:30 Kalejira.
  • 20:00 Txupinazoa eta poteo musikatua.
  • 21:00 Pintxo solidarioa, Danontzat Elkartearen eskumenez.
  • 00:00 Kinubat.
  • Ondoren Disko-festa, DJ Epsilonen eskumenez.   

Uztailak 14, zapatua

  • 11:00 Apurtuarte taldearen beteranoen futbol-partidak.
  • 12:00 Olgetan Solas saioak.
  • 13:00 Trikiti-saioa, herriko plazan.
  • 14:00 Tortillen eta paellen lehiaketak.
  • 18.30 Euskal dantzen erakustaldia.
  • 19:30 Umeentzako jolasak.
  • 21:00 Txorizo-jana, denentzat.
  • 21:30 Mexikoko abestien saioak.
  • 00:00 Iratzar.
  • Ondoren Disko-festa, DJ Epsilonen eskumenez.  

Uztailak 15, domeka

  • 12:00 Meza.
  • 12:30 Udal-bandaren musika-saioa.
  • 13:00 Luncha.
  • 15:00 Herri-bazkaria.
  • 17:30 Dantzaldia eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun