Udako jaiak 2018

Martitzenean hasiko dira Astrabuduko jaiak

Iker Rincon Moreno 2018ko abu. 4a, 10:00

Ulpianogaz argazkiak ateratzeko aukera egongo da eguazten goizean. © ERANDIOKO UDALA

Ulpianoaren jarraitzaileek sei eguneko festaz gozatu ahal izango dute martitzena eta domeka bitartean. Txupinazoak eguaztenean izango dira.

Jai-egitaraua

Abuztuak 7, martitzena

  • 11:00    San Jose egoitzara bisita.

Abuztuak 8, eguaztena

  • 11:00    Txikien kalejira, Ulpiano, trikitilari eta txistulariakaz, Josu Murueta plazatik abiatuta.
  • 11:30    Txikien txupinazoa, Mendiguren plazan.
  • 11:45    Jaioberriei harrera, Mendiguren plazan.
  • 11:45    Txikigunea zabaltzea (puzgarriak egongo dira), San Lorentzo kalean.
  • 12:15    Ulpianogaz argazkiak ateratzea, Mendiguren plazan.
  • 18:30    Axpurura igoera.
  • 19:00    Kuadrillen jaitsiera (nagusien eta txikien olinpiada), Axpurutik abiatuta.
  • 20:30    Pregoia eta txupinazoa, Extraviaus kuadrillaren eskumenez, iazko kuadrillen olinpiaden irabazi zituzten eta; Josu Murueta plazan.
  • 20:30    Txosnak zabalduko dituzte, Mendiguren plazan.
  • 20:45    Larrain-dantza, Mendiguren plazan.
  • 22:00    Nagusientzako dantzaldia, Josu Murueta plazan.
  • 23:00    Kapela-lehiaketa, Josu Muruetan.
  • 23:00    Kontzertua: Project Show taldearen ikuskizuna, Mendiguren plazan.

Abuztuak 9, eguena

  • 11:00    Txupinazoa.
  • 11:00    Kalejira, Txistu Iparraizegaz.
  • 11:00    Txikigunea: puzgarriak, umeentzako tailerrak eta ludoteka; San Lorentzo kalean.
  • 11:00    Tortilla-lehiaketan (nagusien olinpiada) izen-ematea, Tomas Aldekoa plazan.
  • 11:00    Sorpresa Kaxa film laburren lehiaketan izen-ematea (nagusien olinpiada), Tomas Aldekoa plazan.
  • 11:00    IX. Molto GP lasterketa, Candy Shopek antolatuta, Mendiguren plazan.
  • 12:00    Tarta-lehiaketa (txikien olinpiada), Tomas Aldekoan.
  • 12:30    Bike balance, Mendiguren plazan.
  • 13:15    Txikigunea: bits-jaia.
  • 16:00    VII. Poker-txapelketa, Novak tabernan. Izen-ematea ez da doakoa.
  • 17:00    Ginkana (nagusien olinpiada), San Lorentzo kalean.
  • 18:00    Txikien play-backak, Josu Murueta plazan.
  • 18:30    Txikien disko-festa, Josu Murueta plazan.
  • 19:30    Txakur Patruila bisitan, Josu Muruetan.
  • 21:00    Tierra Kritika, Txomin tabernak antolatuta.
  • 00:00    Omenaldi-taldeen Rock&Roll Gutxi Dago festibala: Triscando en la Hierba, Los Plateros eta Bribriblibli taldeek Marea, Platero y Tú eta Extremoduro taldeen omenez joko dute, Mendiguren plazan.

Abuztuak 10, barikua

  • 11:00    Txupinazoa.
  • 11:00    Kalejira gaita-joleakaz.
  • 11:00    Txikigunea: puzgarriak, umeentzako tailerrak eta ludoteka; San Lorentzo kalean.
  • 11:00    Paddle-surfeko lehiaketa (nagusien olinpiada), itsasadarrean.
  • 12:00    Ur-txirrista, New-rako jaitsieran.
  • 12:00    Meza nagusia, elizan.
  • 13:00    Soka-aurreskua, Trabudu dantzari-taldearen ikuskizuna, Bilboko Kontsulatua kalean.
  • 13:00    Kalejira, Udal Musika Bandagaz.
  • 14:00    Euskaraldiaren simulakroa.
  • 15:00    III. Elkartasunezko herri-bazkaria, Athletic Goitiko Taldeak eta Erandio Betiko Neskak klubak antolatuta, Bizkaiko Elikagaien Bankuaren alde; Mendiguren plazan.
  • 17:00    II. San Lorentzo Futbol Txapelketa, gazte-mailan, futbol-zelaian.
  • 17:00    Irrien Lagunak taldearen emanaldia, Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Josu Murueta plazan.
  • 18:30    Olgetan Solas, Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Josu Murueta plazan.
  • 19:30    Dantza-ikuskizuna, Trabudu dantzari-taldearena, Mendiguren plazan.
  • 22:30    Playback Ez Deitzearren musika-ikuskizuna (nagusien olinpiada), Mendiguren plazan.
  • 23:00    La Mara, Etxegorri tabernak antolatuta.
  • 00:00    Diskoteka ibiltaria, Trabudu plazan.
  • 00:30    Dantzaldia, Kresala taldeagaz, Mendiguren plazan.

Abuztuak 11, zapatua

  • 10:00    Txupinazoa.
  • 10:00    Marmitako lehiaketan izen-ematea, Tomas Aldekoan.
  • 10:30    Marrazki-lehiaketa, Mendiguren plazan.
  • 11:00    Kalejira, Txistu Iparraizegaz.
  • 11:00    Txikigunea: puzgarriak, umeentzako tailerrak eta ludoteka; San Lorentzo kalean.
  • 12:00    Askotariko kirolak, futbol-zelaian.
  • 12:00    IX. Tiragoma Txapelketa, Mendiguren plazan.
  • 13:00    Kalejira, Kantagune taldeagaz, Josu Murueta plazatik.
  • 16:00    XII. Xake Txapelketaren kanporaketak, Beltzez pubean.
  • 17:00    Txikigunea: puzgarriak; San Lorentzo kalean.
  • 17:00    XI. Igel-tokako txapelketa, Coppi tabernak antolatuta.
  • 18:00    V. San Lorentzo herri-lasterketa, Astrabudua taldeak antolatuta, Meso eta Atxe kaleen artean.
  • 19:00    Kick boxingeko erakustaldia, AKTk antolatuta, Josu Murueta plazan.
  • 19:30    Txorizo-jana, Meso eta Atxe kaleen artean.
  • 19:30    Kalejira, Bilbotarrak taldeagaz, Josu Murueta plazatik aterata.
  • 21:30    Sorpresa Kaxa film laburren erakustaldia, Josu Murueta plazan.
  • 22:30    Kontzertua, Skasti taldearena, Mendiguren plazan.
  • 23:00    Goatekea, Josu Murueta plazan.
  • 23:30    Erratzaren lehiaketa, Josu Murueta plazan.
  • 00:00    Kontzertua, The Locos taldearena, Mendiguren plazan.
  • 00:00    DJ Mangas eta Diskoteka Ibiltaria, Trabudu plazan.
  • 02:30    Erromeria, Urrats taldeagaz.

Abuztuak 12, domeka

  • 11:00    Txupinazoa.
  • 10:00    Kalejira, Txistu Iparraizegaz.
  • 11:00    Txikigunea: puzgarriak, umeentzako tailerrak eta ludoteka; San Lorentzo kalean.
  • 11:00    Paella-lehiaketa, Tomas Aldekoa plazan.
  • 12:00    Altxorraren Bila (txikien olinpiada), Josu Murueta plazan.
  • 13:00    Txikigunea: bits-jaia; San Lorentzo kalean.
  • 14:00    Elkartasun-paella, Trabudu plazan. Antolatzaileak: Mambo, Trabudu eta Primera Linea tabernak, Gaztela eta Leongo Zentroa eta Takolos irrati-kluba.
  • 14:00    XXIV. Arrantza-lehiaketa, itsasadarrean.
  • 16:00    XII. Mus-txapelketako finala, Beltzez pubean.
  • 17:00    Txikigunea: puzgarriak; San Lorentzo kalean.
  • 17:00    XI. Igel-tokako txapelketa, Coppi tabernak antolatuta.
  • 17:30    Herri-kirolen erakustaldia, Bilboko Kontsulatua kalean.
  • 18:15    Txapel-jaurtiketa, Bilboko Kontsulatua kalean.
  • 23:00    Olinpiaden sari-banaketa eta kuadrillei eskerrak ematea.
  • 23:45    Ulpianori agurra eta azken traka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun