Udako jaiak 2018

Erandioko San Agustin jaietan egingo dute Euskal Herriko Elektrotxaranga Topaketaren bosgarren edizioa

Iker Rincon Moreno 2018ko abu. 17a, 10:33

Gaueko 21:00etan egingo dute ekitaldi nagusia. © GABI DE LA MAZA

Irailaren 1ean (zapatua) egingo dute, bosgarrenez, Euskal Herriko Elektrotxaranga Topaketa Erandion. Egun osoko egitaraua prestatu dute, jai-egitarauaren barruan txertatuko dena.

Gazteen eguna izango da irailaren 1a Erandioko Altzaga auzoan, San Agustin jaien azken txanpan. Horregaz batera, Euskal Herri osoko elektrotxarangak elkartuko dira bertan, daborduko bosgarren edizioa egingo duen topaketan. Ez da ekimena Uribe Kostara datorren lehengo aldia, orain dela urte bi Plentziako sanantolinetan batu ziren eta.

Eguerdi aldean egingo diete ondoetorria elektrotxarangei, eta ondoren egun osoa emango dute musikariek herria girotzen. Hau izango da egitarau osoa:

  • 13:00  Ondoetorria, Europa plazan.
  • 13:30  Elektropoteoa, jolasak eta guzti
  • 15:00  Gazte bazkaria, txosnagunean
  • 17:00  Jolasak: elektrotxarangak + gazteak
  • 19:00  Kalejira herrian zehar
  • 21:00  Ekitaldia Irailaren 23a plazan (udaletxe aurrean).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun