Erandioztar bat hil da Untzillatx mendian

Iker Rincon Moreno 2018ko abu. 20a, 12:17

Durangaldeako Unzillatx mendian jazo zen istripua, zapatuan. SHAURY NASH-CC BY SA

Erandioztar mendizale bat hilda topatu zuten zapatuan Untzillatx mendiaren magalean, Mañarian. Ezbehar baten ondorioz gertatu da heriotza, Segurtasun Sailaren esanetan.

Mendian zebilen pertsona-talde batek ikusi zuen hildakoaren gorpua zapatu bazkalostean. Ertzaintzak uste du gizona jausi eta horren ondorioz hil zela. Domekan zabaldu zen 45 urteko erandioztar bat zela, baina ez da haren izen-abizenik zabaldu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun