Altzaga ikastola, 1968-2018

Ana Teresa Escudero Bizkarguenaga 2018ko ira. 17a, 13:22

Sei ikasle zituen ikastolak 1968an. © ERANDIOKO ALTZAGA IKASTOLA

Ospakizun urte honen lehengo bolandera bota dogu. Airean daborduko hainbat oroitzapen, amets, fustrazino eta batez be, etorkizunari begira, ilusinoa.

Urtero legez, aurten be, hainbat familiak euren umetxua «sartu» dabe ikastolan, eta beste hainbaten nerabeak «urtengo» dabe ikastolatik. Hamalau bat urte hazten eta hezten, euskaraz, bardintasunean, eta batez be bizitza guztirako erreferentzia izango dan komunitatearen parte izaten. Altzaga da euren etxea! Altzaga da gure etxea!

Orain dala 50 urte proiektu hau amestu ebenentzat ez zan erreza izan, halan be umeak bialdu ebezan «ikastola» deitu eben pisu batera.  Aurten, proiektu honetan sinistu daben hainbat gurasorentzat be ez da erraza izan; baina zuloz, itokinez eta zementuz betetako eskolara eroan dabez umeak.

Ikasle kopurua ehunka biderkatu da. Helburuak eta beharrak, aldiz, ez dira asko aldatu. Erandion kalitatezko hezkuntza eskaintzea euskaraz. Ziklo bat bete dogu, gure lehenengo 50 urteak bete doguz, eta danon artean ospatu gura dogu. Ahoz aho, whatsappez, txioz edo txalapartaz deitu dagiogun Altzagako komunitate osoari, historia eta etorkizuna, urrezko ospakizun honetara.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun