Euskal plaza-dantzakaz gozatzeko aukera egongo da ikasturte honetan ere Erandion. Urriaren 1ean egingo dute lehenengo saioa, eta hortik aurrera astelehenero egongo da aukera dantzak ikasteko edo dakitenek entseatzeko. Hasiberrientzako ordutegia 18:00etatik 19:30era izango da, eta hobetu gura dutenentzakoa, 19:30etik 21:00era artekoa.
Sasoi bitan egongo dute ikastaroa: urritik abendura eta urtarriletik ekainera. Izena emateko Gautxoriak elkarteagaz harremanean jarri beharra dago, 679 353 690 telefono-zenbakira deituta edo dantzatxokoa@gmail.com posta elektronikora idatzita. Dantza-saioak Merkatu Zaharreko eraikinean egingo dituzte, eta Haizea Hormaetxea izango da irakasle eta gidaria.