Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldu duenez, ikertutako gizonezkoak 39 eta 43 urte bitartekoak dira. Eurei leporatu die joan den barikuan Ertzaintzak Erandioko lursail batean atzemandako 900 marihuana-landareak hazi izana. Poliziek negutegi bi eta hiru etxolatan topatu zituzten landareak, hainbat hazte-fasetan. Horiekaz batera, zenbait tresna zeuden. Operazio horretan, ertzainek diligentziak zabaldu dizkien hiru gizonak identifikatu zituen. Polizia-atestatua instrukzio-epaitegira igorri zuten.