Parte hartu gura izanez gero, izen-ematea online egin daiteke; horretarako epea zabalik egongo da ekintza bakoitza egin baino aurreko astelehenera arte. Leku baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa egingo dela iragarri dute antolatzaileek. Modu berean, azaldu dutenez, "gehienez ere hiru umek hartu ahal izango dute parte heldu bakoitzeko"; neska-mutilek lau urtetik gorakoak izan beharko dute.
Tailer horiek euskara hutsean izango dira. Izan ere, horien helburua da "familia barruan zein familien artean euskara sustatu eta sareak sortzea eta sendotzea". Halandaze, tailer emailearen eta parte hartzaile denen arteko harreman hizkuntza euskara izango da, eta hartzaileek euskaraz komunikatzeko gai izan beharko dute.
Argibide gehiago gura izanez gero, honako bitarteko hauek erabil daitezke: euskara@erandio.eus posta elektronikoa eta 944 890 128 telefonoa.
Tailerren egitaraua
Urriak 20, zapatua
- 18:00 Musikoterapia, Altzagako ludotekan.
Urriak 27, zapatua
- 18:00 Modelatze-tailerra, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.
Azaroak 3, zapatua
- 18:00 Joskintza-panpinak, Altzagako ludotekan.
Azaroak 10, zapatua
- 18:00 Ilusio optikoa: Taumatropoa, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.
Azaroak 17, zapatua
- 18:00 Ilusio optikoa: Zientzia-tailerra, Altzagako ludotekan.
Azaroak 24, zapatua
- 18:00 Contact-kids, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.
Abenduak 1, zapatua
- 18:00 Xaboi-tailerra, Altzagako ludotekan.
Abenduak 15, zapatua
- 18:00 Tor magoa, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean.