Berbotslagunen Eguna ospatuko dute domekan

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 1a, 10:44
Iazko Berbotslagunen Eguneko herri-bazkariaren irudi bat. © BERBOTS

Domeka honetan, urriaren 7an, Erandioko euskaldunek hitzordu berezia izango dute Altzagan, Euskaraldian izena emateko eta udaberrian 25 urte bete zituen Berbots Erandion Euskaraz! euskaltzaleen topaguneak antolatutako eguna ospatzeko. Goizeko 11:00etatik aurrera hainbat jarduera antolatu du elkarteak. Herri-bazkarirako txartelak daborduko eska daitezke.

Egitaraua

  • 11:00    Ahobizi eta Belarripresten formakuntza, merkatu zaharrean.
  • 13:00    Erandioko euskaltzaleen 1. indar-erakustaldia, eta argazkia.
  • 13:00    Euskaraldian izen-emateko mahaia.
  • 15:00    Bazkaria (txartelak Altzagako La Plaza tabernan eta berbots@gmail.com posta elektronikoan esak daitezke, urriaren 4ra arte, 10 euroan; Berbotseko kideek eta 12 urtetik beherakoek 8 euroan).
  • 18:00    Musika-emanaldia: "Hitzak jolasean" Erandioko Euskaraldiaren kantaren aurkezpena.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun