Euskal eta extremadurar kulturak Astrabuduan gozagai

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 5a, 16:42
Gastronomia izango da kultur-asteko ardatzetako bat. © ASTRABUDUKO EXTREMADURAKO ETXEA

Astrabuduko Extremadurako Etxearen 37. kultur-astea ospatzeari ekingo diote gaur 19:30ean; Iñaki Basabe kantautoreak irakurriko du pregoia. Kultur-astea urriaren 14ra arte izango da; bitartean, musika- eta dantza-emanaldiak, umeen eta helduen jolasak eta otorduak izango dira, ohiko artisautza- eta gastronomia-azokagaz batera.

Egitaraua

Urriak 5, barikua

  • 19:30    Kultur astearen hasiera-ekitaldia, Astrabuduko Extremaduraren Etxeko presidenteagaz; Iñaki Basabek irakurriko du pregoia.
  • 20:00    Musika-emanaldia, La Encina taldeagaz.
  • 20:30    Luncha.

Urriak 6, zapatua

  • 15:00    Senidetasun-bazkaria.
  • 18:30    Abesbatzen emanaldia: Kantabriako Zentroa, Erandioko Mendibiaiarte eta Astrabuduko Pentsionisten Etxea.

Urriak 7, domeka

  • 11:00    Umeen jolasak, boloak, igel-toka eta uztaia.
  • 18:30    Musika-emanaldia, Akais Rumbas taldeagaz.

Urriak 8, astelehena

  • 19:00    Partxis-, Tute- eta domino-txapelketen finalak.

Urriak 9, martitzena

  • 19:00    Berbaldia.

Urriak 10, eguaztena

  • 15:00    Emakumeen bazkaria.
  • 17:30    Erakustaldia.

Urriak 11, eguena

  • 18:00    Tartak dekoratzeko II. txapelketa.
  • 19:30    OR musikala.
  • 20:00    Umeen playbacka eta karaokea.
  • 22:00    Gizonen afaria.

Urriak 12, barikua

  • 11:00    Artisautza- eta Gastronomia-azokako XVII. edizioaren hasiera, Josu Murueta plazan.
  • 13:00    Musika-emanaldia, Erandioko Udal Musika Bandagaz.
  • 18:30    Dantzen alardea: Trabudu dantzari-taldea, Andaluz, Gallegos eta Nuestra Señora Virgen de la Montaña.
  • 20:30    Dantzaldia plazan.

Urriak 13, zapatua

  • 10:30    Azokako saltokien irekiera.
  • 10:30    Helduentzako joko herrikoiak: igel-toka, boloak, uztaia eta txapel-jaurtiketa.
  • 18:00    Musika- eta dantza-emanaldia, Zangaena taldeagaz.
  • 21:00    Musika-emanaldia.

Urriak 14, domeka

  • 10:30    Azokako saltokien irekiera.
  • 13:00    Luncha arduradun politikoakaz eta txapelketen sari-banaketa.
  • 18:30    Antzezlana, Alborada Berri taldeagaz.
  • 20:00    Elkarteko emakumeek egindako Extremadurako ohiko gozokien dastaketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun