17:00etatik aurrera, auzokideen ingurumen-proposamenak batuko dituzte Josu Murueta plazako karpan; leku berean, Astrabuduko hezegunea berreskuratzeko proiektua aurkeztuko dute sozialistek.
Geroago, 18:30ean, kutsaduraren aurka auzoan eman zen borroka berbabide izango da "Una lucha por respirar: conflictos medioambientales en los 60 y 70" mahai-inguruan, Astrabuduko herriko etxean. Bertan, honako hizlariek berba egingo dute: Arcadio Fajardo Gómez eta Vicente Martín Núñez Erandioko militante sozialista historiko eta zinegotzi ohiak, eta Jorge González Moreno historiagilea, udal-taldeko bozeramailea eta PSE-EEko alkategaia.