Euskaraldia

Erandioko belarriprestek eta ahobiziek formakuntza-saioak jasoko dituzte

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 29a, 20:00

Trabudu dantzari-taldea da sustatzaileetako bat. © ERANDIOKO EUSKARALDIA

Erandioko Euskaraldiaren batzordeak hiru prestakuntza-saio antolatu ditu datozen egun eta asteotan, ariketa sozial horretan Belarriprest edo Ahobizi roletan jardungo duten herritarrak eroso senti daitezen. Saioa bihar, martitzenean, egingo dute Astrabuduan eta datozen asteotan errepikatuko dute Altzagan eta Erandiogoikoan.

Euskaraldia ekimenean herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzea dute helburu, antolatzaileek gogorarazi dutenez. Ariketa horrek ez-ohiko egoerak sortuko ditu, 2tarteka deserosoak ere izan daitezkeenak2. Horregatik, herritarrak prestatzea funtsezkoa izango da, gertatuko diren kasu horietan nola jokatu jakin dezaten.

Erandion daborduko 500 herritarrek hartu dute konpromisoa Euskaraldian parte hartzeko. Denera, 515 dira, horietako 298 Ahobizi eta 217 Belarriprest. Denak gonbidatu dituzte euren hamaikakoak osatzera.

Argibide gehiagorako, honako posta elektronikoaren helbidera idatz daiteke: euskaraldiaerandio@gmail.com.

Egitaraua

Urriak 30, martitzena

  • 19:00    Prestakuntza-saioa, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko gela urdinean.

Azaroak 6, martitzena

  • 19:00    Prestakuntza-saioa, Erandioko udaletxeko HAPO gelan, Altzagan.

Azaroak 13, martitzena

  • 19:00    Prestakuntza-saioa, Erandiogoikoko Gizarte Etxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun