Topaketa Feminista izango da zapatu honetan Altzagan

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 16a, 18:12

Erandioko mugimendu feministak herriko bigarren topaketa feminista antolatu du zapatu honetarako. Antolatzaileek zabaldu dutenez, helburuak dira "elkar elikatuz ahalduntze indibidual eta kolektiboan sakontzea eta emakumeen sarea ehuntzen segitzea". Topaketa Altzagako merkatu zaharrean egingo dute, goizeko 11:00etatik aurrera. Jarduera denak "euskaraz eta gazteleraz" izango dira.

Egitaraua

  • 11:00    Harrera.
  • 11:30    Berbaldi-tailerrak: "Ekonomia feminista" eta "Nola ikasi zenuen larrutan?".
  • 14:00    Vermouth musikatua.
  • 15:00    Bazkaria.
  • 16:30    Tailerrak: Dantza afrikarrak eta Antzerkia.
  • 19:00    Azken berba eta clownak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun