Euskaraldia

Erandioko Euskaraldian parte hartzeko txapak jaso daitezke daborduko

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 20a, 11:49

Joan den astean Sorgina Txirulina ipuin-kontalariak egiten dituen saioetako gurasoek iragarri zuten belarriprest izango direla Euskaraldian. © ERANDIOKO EUSKARALDIA

Etzidamu, barikuan, hasiko da Euskaraldia hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa. Rol-jolasean parte hartu gura dutenek ezinbesteko tresna beharko dute: identifikazio-txapa. Erandion daborduko hainbat lekutan jaso daitezke.

Txapa-banaketaren egitaraua

Azaroak 20, martitzena

  • 08:00-14:00    Txapa-banaketa, Euskara Zerbitzuan (Altzagan).
  • 17:00-20:00    Txapa-banaketa, Udaletxeko HAPO gelan (Altzagan).

Azaroak 21, eguaztena

  • 08:00-14:00    Txapa-banaketa, Euskara Zerbitzuan (Altzagan).
  • 10:00-12:00    Txapa-banaketa, Josu Muruetan (Astrabuduan).
  • 17:00-20:00    Txapa-banaketa, Josu Muruetan (Astrabuduan).

Azaroak 22, eguena

  • 08:00-14:00    Txapa-banaketa, Euskara Zerbitzuan (Altzagan).
  • 17:00-20:00    Txapa-banaketa, Udaletxeko HAPO gelan (Altzagan).
  • Azaroak 23, barikua
  • 08:00-14:00    Txapa-banaketa, Euskara Zerbitzuan (Altzagan).
  • 18:00-19:30    Txapa-banaketa, Irailaren 23a plazan (Altzagan).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun