Goizeko ordu horietan handia izaten da ibilgailuen joan-etorria, eta, hori dela eta, pilaketak sortu dira Arrontegiko zubian, A-8 autobian eta Enekuritik Txorierrira jaisteko igarobidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
09:10erako, ibilgailuak bidetik kendu dituzte, baina pilaketak zeuden Txorierriko igarobidean, Arrontegiko zubian, A-8an eta Enekuritik Txorierrira jaisteko errepidean. 10:30 aldera auto-ilara amaitu da, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.