Antolatzaileek irakurzale denak gonbidatu dituzte topaketa horretara joatera. Ohi legez, irakurketa dramatizatua eta elkarrizketa egingo dituzte idazleagaz batera. Liburua irakurrita ez daukatenek oraindino egun batzuk dituzte amaitzeko, baina astirik eman ezean lasai joan ahal izango dutela adierazi dute. Saioa Carmen Pardok dinamizatuko du.
Liburuaren sinopsia
Elias Torquemada modernoa da, baina heldua, bakarrik gurutzada bat zuzentzen duena, moralita- te zaharkitua zaintzeko, dagoeneko bestelako ba- lioek eraentzen duten munduan. Zentsurak, feno- meno soziologiko gisa hartuta, atzeraelikatzen den izaki bizidun baten antzera funtzionatzen du, batez ere zabor askorekin. Nahiz eta hasieran, beti bote- re-gehiegikeriaz jokatu, bere aurka jar daitezkeen erreakzioak ere sortzen ditu barnean, beti sortzen baitira presioa jasaten duten eta onartzeko prest ez dauden asaldari-taldeak.
Esther Zorrozua
Esther Zorrozua 1955ean jaio zen Bilbon. 22 urtegaz, filologia erromanikoan lizentziatu zen eta 1991n Filosofia eta Letretan doktoratu zen Mario Vargas Llosari buruzko tesi bategaz. 1977tik gaztelerazko literatura eta hizkuntza irakasten ditu batxilergoan. 2001ean "La savia del tamarindo" liburu kolektiboan hartu zuen parte Getxoko hainbat idazlerekin batera. Hurrengo urtean "60 relatos, 60 autores" antologian ere bere harri-koskorra ekarri zuen. 2004an, "La casa de La Galea" bere lehen liburua idatzi zuen, Neguriko burgesia handiak XX. mendearen lehen erdialdean izan zuen deskonposizio prozesua islatuz. Esther Zorrozuarena da ere "Bilbao, ciudad abierta" (2006), Bilboko hiriaren omenez idatzitako narrazio-bilduma. Handik aurrera, "A contraluz", "Fuga para un pianista" (2012) eta "Marcas de agua" eleberriak (2016) idatzi ditu. Azken liburu horretan, seme baten galerak dakarren hondamena eta mina zelan gainditu kontatu zituen. Aurten, "Vida secreta del ornitorrinco" argitaratu du. Gainera, hainbat literatura aldizkaritan kolaboratu izan du. Besteak beste, "Escribir y Publicar", "Alborada", "Decires", "Almiar", "Atramentum", "Yo Escribo" eta "Tus Relatos".