Interesdunek gura duten jostailu-kopurua eroan ahal izango dute datorren eguaztenera arte, abenduaren 19ra arte, Ganemos Erandiok Altzagan daukan lokalera, Nafarroa Behera kaleko 1. zenbakian. Horretarako aukera izango da datorren asteko astelehenetik eguaztenera, 11:00etatik 13:30era. Halere, telefonoz ere lotu daitezke jostailuen dohaintzak, honako zenbakira deituta: 688 684 032.