Arrastiko 19:00etan egingo dute mobilizazioa, Irailaren 23a plazan. Udal-talde denetako ordezkariek eta atxiki gabeko Rafael Vaquero zinegotziak izenpetutako adierazpenean, Udalak dio genero-indarkeria ez dela "arazo pribatua", gizarte-gaitza baino. "Denoi dagokigu jokabide matxistei aurre egitea", gaineratu dute.
Erasoa jasan zuen emakumeari eta haren familiari elkartasuna adierazi dio Udalak, baita behar dutenerako laguntza eskaini ere. "Udalbatzak bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko", gaineratu dute.
Erandioko mugimendu feministak bat egin du Udalak deitutako mobilizazioagaz, eta era berean, dei egin du bihar, urtarrilak 4, Lutxanako metro-irteeran egingo den elkarretaratzera joateko. Arratsaldeko 19:00etan egingo da hori ere.