Erandioko Tartanga kalean jazo zen erasoa, goizaldeko 4:00etan. Eztabaidatzen zebiltzala, aurrekari penalak dituen gizon batek arma zuriz eraso zien beste biri. Erasotzailea ihes egiten saiatu zen, baina Erandion bertan atxilotu zuten. Labankaden eraginez, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zituzten zaurituak.