Berbots elkarteak azaldu duenez, herritarren laguntza, lana eta ilusioari esker izaten da posible Kanpomartxo jaia antolatzea. Hori dela eta, ideiak elkartrukatzeko bilera egingo dute urtarrilaren 15ean 19:30ean Berbots lokalean.
Martxoaren 24an ospatuko dute aurten Kanpomartxo, Altzaga Ikastolaren 50.urteurrenagatik ospakizunak izango direla kontutan hartuta.