Programa biren bitartez eskainiko dituzte ikastaroak: Lan Berri eta Gazteak. Lehenengoaren hartzaileak 45 urtetik gorako langabetuak, gizarte-bazterketa jasateko arriskuan daudenak eta denbora luzez langabezian egondakoak dira. Gaztea programa, berriz, lehen mailako ikasketak, DBH edo Batxllergoa daukate 30 urtetik beherakoentzat da.
Lan Berri programaren bitartez hiru ikastaro eskainiko dira:
- Eraikinetako gainazal eta altzarien garbiketa (15 lagunentzat). 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria emango da. Parte-hartzaileen %20 kontratatzeko konpromisoa. 230 ordu.
- Makina-erabiltzailea (15 lagunentzat). Orga jasotzailea, plataforma jasotzailea, zubi-garabia. Parte-hartzaileen %20 kontratatzeko konpromisoa. 150 ordu.
- Metal-sektoreko eraikuntzarako txartel profesionala (20 lagunentzat). 90 ordu.
Laugarren ikastaroa Gaztea programaren barruan emango da:
- Menpekotasuna daukate pertsonei arreta sozio-sanitarioa (15 lagunentzat). 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria emango da. Parte-hartzaileen %20 kontratatzeko konpromisoa. 450 ordu.
Izen-ematea Erandioko Behargintzan egin beharra dago (Desanexioa kalea 4, 1. solairua). Tfnoa: 94 417 56 16.