Saioa Iñigo Astiz kazetariak gidatuko du, eta idazle arabarragaz batera 2016an Zubikarai saria jaso zuen Amek ez dute narrazioa aztertuko dute.
Hilean behin egingo dituzte berbaldiak. Hala ere, ez dituzte beti idazleak eroango, Ana Hernandez Udaleko Hizkuntza normalizatzaileak esan digunez, publikoaren parte-hartzea sustatzeko.
Edukiera mugatua izango da, eta izena emateko deitu 944890128 telefonora edo euskara@erandio.eus helbidera mezu bat bidali beharra egongo da.