Zabalik dago Erandioko Udaleko euskara zerbitzuan diru-laguntzak eskatzeko epea

Ainhoa Bretos 2019ko api. 5a, 13:38

Udaleko euskara zerbitzuak honako deialdiak zabaldu berri ditu: Euskara ikasteko, gidabaimenerako azterketa teorikoa euskaraz egiteko, herriko establezimenduen errotuluak euskaraz, edo euskaraz eta gaztelaniaz, jartzeko eta herriko elkarteentzako diru-laguntzak.

Euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea 2019ko abuztuaren 19ra arte egongo da zabalik. Gidabaimenerako azterketa euskaraz egiteagatik, aldiz, 2019ko abenduaren 24an itxiko da laguntzak eskatzeko epea. Merkataritza errotuluei dagokienez, 2019ko abenduaren 20ra arte eskatu ahal izango da, eta herriko elkarteentzako, 2019ko maiatzaren 6an itxiko da euskararen erabilera sustatzeko laguntzak eskatzeko epea.

Laguntzak eskatzeko baldintzak eta bestelako informazioa eguneratuta dago euskara-zerbitzuaren webgunean.

 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun