“Ikastola eta haurreskolan dituzten beharrak aseko ditu kirol-ekipamendu berriak”, adierazi dute udal-iturriek. Hala ere, Bekoako ikasleek eskola orduetan erabili ez ezik, beste erandioztarrentzat ere baliatuko dutela iragarri dute.
400 metro koadroko azalera izango du eraikinak, eta Udalak adierazi duenez, “Erandioko 10.500 biztanleentzat” izango da erabilgarria. 162.000 eurokoa izango da horretara bideratuko den aurrekontua.