2017an hasi zen rohingya herriaren aurkako garbiketa etnikoa Myanmarren (Birmania). Bertako gobernuak gutxiengo musulman horri egindako erasoengatik, haietako asko eta asko muga zeharkatu eta Bangladeshera joan ziren. 2017 baino lehen milioi bat ziren, eta 2018aren erdialdean 300.00 baino ez ziren geratzen bizirik.
Myanmarreko herritartasuna ukatu izan zaie rohingya herriko kideei 1982tik, Ranguneko gobernuaren esanetan Bangladesheko etorkinak direlako, eta ez jatorriko birmaniarrak. Zenbait iturriren esanetan, mundu osoan gehien jazarritako gutxiengo etniko eta erlijiosoa da.
Gurarik egun osoko jaia antolatu du herri horretako umeentzat laguntza lortzeko. Zapatuan, goizeko 11:00etan hasita eta gauera arte, hainbat ekitaldi egingo dira helburu horregaz. Gainera, egun osoan aukera egongo da Gurari elkarteak egindako produktuak erosteko, horretarako beren-beregi ipinitako azoka txikian. Azoka domeka goizez ere egongo da zabalik.
Hauxe da zapatuko egitarau osoa:
- 11:00 Umeen jolasak
- 14:30 Herri-bazkaria (nagusiek 15 euro, umeek 10)
- 17:00 Mus txapelketa eta bingoa
- 19:00 Karaokea
- 23:00 Kontzertua: Enbata