KAE 2 Liga hirugarren kategoriakoa da eta, denera, 13 estropada izango ditu aurten. Lehenengoa Erandion izango da, 17:00etan; azkena, aldiz, Colindresen (Kantabria), abuztuaren 24an. Abuztuaren 25ean eta 31n igoerarako, edo iraunkortasunerako (oraindino ez dago zehaztuta), play offa jokatuko dute.
Liga horretan 11 taldek parte hartuko dute aurten, iaz baino bat gutxiago: Getxo, Bermeo, Elantxobe, Portu-Deusto, Portugalete, Castreña, AN Castro, Mutriku, Hondarribia B, Orio B eta San Juan B.