Sexu-erasorik gabeko jaien alde izeneko sakelako gida zabaldu du Udalak, sexu-eraso bat gertatzekotan premiazko arreta emate duten zerbitzuen telefonoak jasotzen dituena. Bestelako materialak ere argitaratu dituzte, jai-eremu denetan ipinitako mahaietan herritarrentzat eskuragarri dagoena.
Udalak adierazi duenez, jai-batzorde denek lagundu dute kanpaina aurrera atera dadin. "Udalaren lehentasuna nagusia eraso sexistei ahalik eta erantzun eraginkorrena ematea da, honakoen bidez: biktimari lehentasunezko arreta ematea, prebentziozko jarduketak egitea, erasotzaileak gaitzestea eta gaitzespen hori herritar guztiengan irmo zabaltzea", azaldu dute. "Arazo larri honi aurre egiteko behar-beharrezkoa da gizarte guztia inplikatzea".