Motozaleen elkarretaratzea egingo dute Astrabuduan ekainaren 22an

Iker Rincon Moreno 2019ko eka. 18a, 09:37

Club Motero Astrabuduak antolatuta, Astrabuduko XII. Moto Kontzentrazioa egingo dute datorren zapatuan, ekainaren 22an, Mendiguren plazan. Argazkikoa bezain jolas ikusgarriak egingo dituzte, besteak beste.

Hona hemen egitaraua:

  • 11:00  Izen-emateen irekiera (doan); poltsa kamisetagaz eta merchandisinga
  • 12: 00  VI. MotoPlastic Sari Nagusia txikientzat. Gozoki-poltsa denentzat
  • 13: 00  Pintxo-potea, Bandidos taldeak girotua
  • 14: 30  Bazkaria doan, txartela eskatzen duten izena emandako lehen 100 lagunentzat
  • 17: 00  Ibilbidea motoan udalerrian eta inguruan barrena
  • 18: 30  Moto-jolasak parte-hartzaile guztientzat, sari eta guzti
  • 21: 00  Parrilada handia
  • 22: 00  Gure babesleek emandako oparien eta merchandising-en zozketa eta festa-amaiera Mangas DJgaz
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun