Lanen lehenengo fasean, norabide bakarreko bidea egitea eta espaloia zabaltzea da asmoa, hala nola saneamenduko eta ur-hornidurako sarea berritzea, fatxadetako argiteria eta telefono-hariak kentzea eta ordezkatzea, eta hainbat gunetan loreak eta hiri-altzariak ipintzea.
Horrez gainera, asfaltatu egin dute jaietan barrakak egoten diren gunea, bertan autoak aparkatu ahal izateko. Udalak adierazi duenez, "badakigu lanek eragozpenak eta kalteak sortuko dizkiela auzokideei. Horregatik, neurri batzuk hartu ditugu eragozpenak minimizatzeko eta lanak egiteko epeak laburtzeko. Lan konplexuak izango dira, baina beharrezkoak bertakoen zein bisitarien bizitza-kalitatea hobetzeko".