Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, domekan, Erandion, Akarlanda parkean emakumezko batek jasandako sexu-erasoa leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Iturriek zabaldu dutenez, 03:30ak aldera, erasoaren berri izan du Ertzaintzak. Biktimak salatu duenaren arabera, gauaren une batean Akarlandan aparkatutako autora abiatu zen lo egitera. Esnatu zenean, egin zioten sexu-erasoaz ohartu zen. Lagun batek esan dionez, gizonezko bat ibilgailuan sartu zen eta, geroago, ihes egin zuen, korrika.
Gau osoa susmagarriaren bila ibili da Ertzaintza, eta goizaldeko lehen orduan Astrabuduan aurkitu dute. Akarlanda parkean egon izana aitortu du horrek, eta atxilotu egin du Ertzaintzak, sexu-askatasunaren aurkako delitua egotzita. Atxilotuak 41 urte ditu, eta epailearen esku utziko dute datozen orduetan.