Zehazki, Madalena auzoko baselizaren inguruan egiten dituzte jaiak. Goierrin egonda, ezin soka-tirarik falta, eta ez edozelangoa gainera: Lur Gaineko Euskadiko Txapelketaren tiraldiak egingo dituzte 560 kiloko mailan. Erandioko Goiherri eta Akelarre klubez gainera, Mutriku, Getxo eta Laukizko Gaztedi A eta Gaztedi B taldeek jardungo dute lehiaketa horretan. Azken egunean egingo dute proba, uztailaren 14an; aipatzekoa da, bestalde, egun berean egingo den auto eta moto klasikoen topaketa eta ibilbidea.
Goierriko jaien egitarauen berri izateko, deskargatu gure app-a, doakoa da!
Android sistemarako:
https://play.google.com/store/apps/details?id=acvmultimedia.hiruka&rdid=acvmultimedia.hiruka